EISCO 2010en amaierako ekitaldiaren bideoa, hiru zatitan –moderatzailea: Rosi Somerville- (ELANET-CP, IDEA, Erresuma Batua).
Lehenengo zatian, Iñigo Gómezek (EUDEL) esku hartzen du. Konferentziaren amaierako adierazpenaren zirriborroa aurkezten du, eta jakinarazten du adierazpen hori irekita geratuko dela hiritarren iruzkinak hartzeko, batzarraren blogean.

Bigarren zatian, Jerónimo Silvak (Portugal) EISCOren hurrengo edizioaren xehetasunak aurreratzen ditu – Guimarãesen egingo da-.

Hirugarren zatian –azkena-, Mar Zabalak azkeneko balantzea egiten du, hiru eguneko eztabaida trinkoaren ostean, eta EUDELek batzarraren antolaketan gainditutako erronka aipatzen du.

Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidenteak eta beraren zuzendari nagusiak, Jokin Bildarratzek eta Mar Zabalak, bukatutzat eman dute Informazioaren Gizartearen Europar Batzarraren zortzigarren edizioa (EISCO 2010).
Bildarratzek EUDELeko taldeak batzar honen antolaketan egin duen lanaren balantzea egin du, eta Euskadin etorkizunean izango diren ekitaldietan elkartzera deitu du.


Zabalak EISCO 2010en nazioarteko izaera aipatu du, eta azpimarratu du udalek duten garrantzia Europako informazioaren gizartearen etorkizuneko eraikuntzan.

Iragan larunbatean, Informazioaren Gizartearen Europako Biltzarraren zortzigarren edizioaren itxiera ekitaldian, Biltzarraren Adierazpenaren zirriborroa blog honetan argitaratuko zela jakinarazi zen; agiri honek ekitaldiaren ondorio nagusiak jasotzen ditu eta deia luzatzen die botere publikoei IKT-ak eraginkortasunez erabili daitezen. Publikoki eztabaidatu daiteke Adierazpenaren gainean aste betez, epe honen barruan jasoko dira herritargoak testuari egin dakizkiokeen iruzkinak eta iritziak. EISCO 2010 blog honetatik epea zabalik dagoela gogoratu nahi dizuegu eta eztabaidan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Larunbatean egin zen Euskalduna Jauregian Biltzarraren hirugarren eta azken jardunaldia, jardunaldi honetan ofizialki eman zitzaion amaiera Biltzarrari eta Biltzarraren Adierazpenaren Zirriborroa argitaratu zen. Aste betez eztabaidatuko da publikoki agiri honen gainean.
EISCO 2010 zortzigarren edizioaren ondorioen lehen zirriborroa, ingelesez bakarrik momentuz. Agiri hau zabalik egongo da, aste betez, herritarrek parte hartu dezaten iruzkinen zonaldearen bidez.
Twitter zerbitzuko zenbait erabiltzaile, barnetik edo kanpotik Biltzarraren berri emateaz gain hitzaldiak eta mahai-inguruak baloratzen dituztenak, atzoko bazkarian bildu ziren elkarren berri aurrez aurre izateko Euskalduna jatetxean. @InigoFunky-k (eskuman) eratutako bazkarian honako hauek izan ziren (ezkerretik eskumara): @lpujol80, Frédéric Vallier (CEMR-eko idazkari nagusia), @atonx, @timwillo, @gbgallus, Isidro Frías (A Coruñako Udala), @eisco2010 eta @JaimeFunky.

Ostiraleko jardunaldiaren hitzaldien eta mahai-inguruen 200 argazki.
nformazioaren Gizarterako Europako Fundazioak EISCO 2010ri lagatako sarbide telematikoko terminal bat . Kabina honetatik, auditoriorako sarrera nagusian kokatua, posta elektronikoa eta SMS mezuak bidali daitezke eta Biltzarreko blogetik nabigatu.
Atzoko arratsaldean, jardunaldia batzarretan ohikoa ez den bide original batetik bideratu zen. Antolatzaileek mahai-inguruen sistema ezarri zuten EISCO 2010en aurkeztutako jardunbide egokien azalpenerako.

Euskalduna Jauregiko bi aretotan zenbat mahai jarri ziren; bertan, arduradunek beren proiektuak zaldu behar zituzten denbora-tarte mugatu batean. Horren ostean, moderatzaile batek eztabaida bat gidatzen zuen, non parte-hartzaileek proiektuari buruz galdetu eta beren ezaugarri nagusiak proposatzen baitzituzten.

Prozesu hori bukatuta, errotazio bat egiten zen mahai bakoitzeko partaideen artean.

Proiektu guztien konklusioak geroago irakurri ziren, auditorio nagusian, eta batzarraren sarreran argitaratu ziren.
EISCO 2010en lehenengo jardunaldiaren bilakaeraren ia 300 irudi.
Goiza
Inaugurazio ofiziala, lehenengo eztabaida-mahaia eta horren osteko solasaldia, EISCOren bide-orria eta Euskalduna jauregiaren jatetxeko bazkaria.
1 GALERIA
2 GALERIA
Arratsaldea
Hitzaldiak eta mahai-inguruak Euskalduna jauregiko aretoetan.
3 GALERIA
Jokin Bildarratz, EUDELeko presidentea, Dani Álvarezek Euskadi Irratian zuzentzen duen Boulevard programan hitz egiten.
