Blog honi buruz
Ongi etorri maiatzaren 20tik 22ra bitartean Bilbon izango den EISCO 2010 Informazioaren Gizartearen Biltzar Europarraren zortzigarren edizioaren blogera. Espazio honen xedea da ekitaldiaren prestakuntza lanei buruzko informazioa eta antolakuntzan gertatzen diren nobedadeen berri ematea.
blog.eisco2010.eu blogean biltzarrerako programatutako hitzaldiak ezagutzeko aukera izango da, bai eta hitzaldietako protagonista nagusiak eta zortzigarren edizio honetan aurkeztuko diren proiektuak –praktika onak– ere. Informazio hori gizarte-sare nagusien bitartez ere banatuko da.
Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) ongietorria ematen dizue blog honetara, eta bloga jarraitzera eta bertan parte hartzera animatzen zaituzte, betiere, EISCO 2010 toki Administrazioen foro europar handienaren ediziorik onena izan dadin.


